XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GIO: Uztazu, uztazu.
ALDO: Arrazoin duzu, edozein modutan.
Bere onera itzulerazi behar dugu derrigor.
Proba egingo al dugu arraultze batekin?
GIO:
Ez!
ALDO: Ez aztoratu, ongi da...
Irtenbide bakarra ahoz-ahoko arnasketa da...
GIO: Oso ongi.
Ekin.
ALDO: Nik?
GIO: Nork bestela?
Ez duzu, ba, pentsatuko nik egingo diodanik?
ALDO: Hartu pazientzia, andrea...
GIO: Neska.
ALDO: ... Neska.
Onartu beharko duzu ez dela gauza bera gizon batentzat edo emakume batentzat, gaisoa gizon bat baldin bada.
GIO: Hori hitzegiteko modua!
Hemen ez gaude maitasunezko ariketetan, gizaki baten bizitzaren aurrean baino!
ALDO: Baino zergatik egin behar diot nik?
GIO: Zuri bururatu zaizu.
ALDO: Ongi da, ongi da.
Ama maitea, baina nondik atera da hau?
Zimaur pila bat da baina!
GIO: Kontua ugari zuk!
Mugitu, hil egingo da eta.
UGO:
Ez du galduko aho laztanduak bentura, aldiz du ugalduko ilargiaren modura...
Harrigarria!
Eskapada ederra, eh?
Eskerrik asko txepelarenagatik...
Eskerrik asko zimaur pilarenagatik...
Eta ez da asko falta izan jaun serio batek laztandu nindezan...
Zer, ongi jokatu al dut?
GIO:
Lotsatu egin beharko zenuke.
ALDO: Nahiko txarra, joko bezala.
UGO: Nolabait igaro behar da denbora.
ALDO: Ez da nahiko arrazoi, inoren nerbioak urratzeko.